Kontzertuak 2014ko Aste Nagusian

 Atala: Datozenak

Bilboko Aste Nagusiak berriro izango du Kafe Antzokian gune nagusietakoa, kontzertuei dagokienez. Dagoeneko itxita dago Bilboko jaietan gurean izango dugun programazioa, nazioarteko talde ezagunak ekarriko dizkiguna. Ikusmin handia sortu dute, besteak beste, The Black Lips taldeak, Getxoko The Moon Shakers-ek lagunduta (abuztuak 20), The Bellrays taldeko Lisa Kekaula abeslari indartsuak, bere Lisa & The Lips taldearekin eta Los Brazos getxoztar talde interesgarriarekin batera (abuztuak 21). Kurt Vile & The Violators The Dirty Three taldeko Mick Turner ekin izango dugu (abuztuak 22).

Talde indieak ere izango ditugu, hala nola Leon Benavente  eta Yellow Big Machine (abuztuak 19) eta psycobilly rock gaua Guadalupe Plata andaluziarrak eta bertoko The Weapons-ekin (abuztuak 23). Metala eta punk-a izango ditugu, hurrenez hurren Horn of the Rhino + The Wizards (abuztuak 16) eta Radio Crimen + Rat Zinger (18 de agosto), emanaldi biak doakoak izanik.

ALGARAn kontzertu gehiago
Hauei guztiei gehitu behar diegu ALGARA konpartsa euskaldunak Naja guneko bere txosnan prestatu duen egitaraua: The Toasters + Akatz, Los Mambo Jambo + The Excitements, Cesk Freixas + Anje Duhalde, Joseba Irazoki + Last Fair Deal + Capsula, Niña Coyote  & Chico Tornado + Willis Drummond + Cobra, Joxe Replay + Dj Makala, Porco Bravo + Nuevo Catecismo Católico…  Aste Nagusian zuzeneko musika programaziorik zabalena duen txosnan horiek eta beste asko izango dira, denak doan, beste hainbat ekitaldiren artean.

Recommended Posts

Iruzkina idatzi ezazu

Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

Bilbo-mapa-WEBfiba 2014 Bilbo