Lisa & The Lips – Los Brazos

Lisa & The Lips - Los Brazos


Eguna/Ordua
2014/08/21
osteguna
23:00

Ateak eta txarteldegia 22:30ean zabalduko dira

Sarrera: 10 € (Kafe Antzokia)

LISA & THE LIPS 

The Bellrays eta gero bizitza badagoela erakutsi digu bere abeslari den Lisa Kekaulak, bere talde berriarekin: Lisa and The Lips. Kekaularen soul amerikarreko arima gure inguruko musikariekin nahastu du. Emaitza? Soularen nazioartekotzea! Sormenaren, lurraldearen nahiz izpirituaren mugak gainditu ditu talde bikain honek, ‘Stop the DJ’ bezalako abesti ikaragarrian –funkik beroenaren isla- ikus daitekeen bezala.

LOS BRAZOS

Getxotik datorkigu Los Brazos hirukotea, ezohiko indarrarekin gainera. Adituen esanetan, nerabezarotik jo ohi dutenen indarra du talde honek. Euren izena Gov’t Muleren “Broke down on The Brazos” abesti ezagunetik hartu dute, hegoaldeko rockaren zaporea islatzeko asmoz. Guillermo Gutierrez edo William gitarra jotzaile eta abeslaria da taldearen buru eta Txemi Gándara baxuak eta Alberto Chamorro, Kokik, osatzen dute.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

act larunbata TAO TEoverkill-WEB