ACT Jaialdia 2014: Amaiera Ekitaldia

ACT Jaialdia 2014: Amaiera Ekitaldia


Eguna/Ordua
2014/06/07
larunbata
22:00

Sarrera: 8€ (Kafe Antzokia)
Bonoa: 12€ (Pabellón nº6, Kafe Antzokia, La Merced Kafetegia, Bizkaiko Antzerki Ikastegian)

Winner ACT Prize 2013. Sandman. “That’s it”. Belgika
ACT Prize Be Festival 2013 Winners. Ferenc Fehér. “TAO TE. Hungaria 

ACT Jaialdiak, Bilbo eta Barakaldon ekainaren 2tik 7ra izango den lan laburren nazioarteko antzerkialdiak, hamaikagarren edizioa ospatuko du aurten, bertan eta nazioartean sarituak izan diren konpainia anitz eta kalitate handiko makina bat ikuskizun aurkeztuz. ACT, formatu motzeko eszena garaikidera hurbiltzeko aitzakia ezin hobea da.

Winner ACT Prize 2013. Sandman. “That’s it”. Belgika.

Non amaitzen dira ametsak eta non hasten da errealitatea? Ekintzailea errealitate geruzetan barrena mugitzen da, gorputza, denbora eta espazioa eraldatzen duen ametsean. Mugimendu eraldakor bakoitzarekin, kontrolik gabeko egoeran ikuslea liluratuz, bestelako pertzepzio munduetara ateak zabaltzen.

ACT Prize Be Festival 2013 Winners. Ferenc Fehér. “TAO TE. Hungaria.

Oraingoan dantzaren ez ahozko elementutan oinarritu nahi izan dut, bidean izatearen bizipena azaltzeko, momentum-a ukigarri eginez, bestela adieraztezina bailitzateke, ibilitako eta ibiligabeko bideetan bidaide topatzen duguna. Ibilbideak tresna soilak dira, gure xedeak lortzeko gurutzadan geu ere objektu bizidun bilakatzen garen eran.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

Act ostirala GhostlandLisa-&-The-Lips