The Black Lips – Moon Shakers

The Black Lips - Moon Shakers


Eguna/Ordua
2014/08/20
asteazkena
23:00

Ateak eta txarteldegia 22:30ean zabalduko dira

Sarrera: 10 € (Kafe Antzokia)

THE BLACK LIPS

Atlantako The Black Lips taldea lehen aldiz izango dugu Bilbon ‘Underneath The Rainbow’ (Vice 2014) disko berria aurkezten. Patrick Carney (The Black Keys) eta Tommy Brenneck (The Dap Kings) musikariek ekoizturiko lana da euren azken diskoa eta beraien kantuetan pop bizia eta rock’n’roll alaia antzematen dira. Zuzenean talde guztiz dibertigarria da eta rock’n’roll doinu dantzagarriak jotzen dituzte. ‘Good Bad Not Evil’ eta ‘200 Million Thousand’ diskoekin eman ziren ezagutzera baina Mark Ronsonek ekoizturiko ‘Arabian Mountain’ diskoa plazaratu zutenean egin ziren ezagun.

MoonshakersMOON SHAKERS

Neskez osaturiko talde alaia dira Moon Shakers Bilbo eta Getxo artean banatzen dira taldekideak: Inge Isasi (abeslaria), Leire Heras-Gröh (gitarra, teklatua, koroak),moonshakers-antzoki-WEB-TXIKI Nagore Martínez (gitarra), Nerea Argaluza (baxua) eta Aiala Etxaburu (bateria).

Duela hiru urte hasi ziren jotzen eta euren abestietan rockaren freskotasuna da gehien nabarmentzen dena. 2012an bost abestiz osatutako maketa grabatu zutenetik, “garageragoak” bihurtu dira, euren esentzia mantendu arren: ahots bikoitzak, koro gogoangarriak eta gitarra riffak besteak beste.

 

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

jim jonesHORN OF THE RHINO – THE WIZARDS- doan