Horn of the Rhino – The Wizards

Horn of the Rhino - The Wizards


Eguna/Ordua
2014/08/16
larunbata
23:00

Ateak eta txarteldegia 22:30ean zabalduko dira

Doako sarrera

 

HORN OF THE RHINO

Horn Of The Rhino talde bilbotarra euren disko berria aurkezten izango dugu. ‘Summoning Deliverance’ izenburuarekin plazaratuko dute lana Txekiar Errepublikako Doomentia Records zigiluarekin. Aste Nagusian Kafe Antzokian bira berriko lehenengo emanaldia eskainiko dute. Izen esanguratsua da beraiena, doom, metal eta stoner moduko estiloak jorratzen dituen eszenan.

THE WIZARDS

The Wizards talde bilbotar gaztea dugu. Oso kontzertu gutxi eskaini dituzte baina euren izena zale askoren ahotan dabil. Fel (Belushi, Pornosaurio), Ina (Montaña, The Jesus Grip, Trusth Nothing), Dave (Napalm), Eneko (Chivo, Hysteria, Paradox) eta Jorge (The Sulfators, The Safety Pins, Monsterbation) dira taldea osatzen duten kideak. Bilbo eta inguruko rock eszenako hainbat taldetan aritu dira musika munduan eskarmentua duten lagunak hauek. Beraien abestiak 70eko hamarkadako metal doinuetan islatzen dira, garai hartako punk ikutuarekin. Energiaz eta indarrez beteriko abestiak sortzen dituzte.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

The-Black-Lipsradiocrimen-ratzinger-doan