Euskara ikasi nahi? Doako kurtso baten zozketa eta deskontua harpidedunentzat

 Atala: Albisteak

Gurean egiten diren hainbat eta hainbat ekitaldi euskaraz dira eta badira hainbat lagun euskara ikasi edo beren maila hobetu nahiko luketenak. Gure berripaper elektronikoaren harpideduna bazara, zorioneko zaude, agian doako hiru hilabeteko ikastaroa egokitu ahal izango zaizulako. Gabriel Aresti euskaltegiarekin egindako tratuari esker, zozketa honetan izena emango duten gure harpidedunen artean ohiko ikastaldien hiruhilabete osoa (astelehenetik ostiralera, egunero bi ordukoa) doan egin ahal izango du lagun batek.

Gainera, edozein kasutan, gure berripaper elektronikoan harpidetuta daudenek %5eko deskontua izango dute euskaltegiak eskaintzen dituen ikastaroetan (bi ordukoak edo trinkoak, aste barrukoak zein asteburukoak) izena ematean. Eskaintza hau indarrean egongo da urriaren 7tik 20ra bitartean egingo diren izen-emate berrietarako.

Gogoratu, zozketa honetan parte hartzeko baldintza bi bete beharko dituzu:

1. Gure berripaper elektronikora harpidetuta egotea. Harpidetuta ez baldin bazaude egizu harpidetza hemen.

2. Zozketarako formularioan izena eman. Hemen.

Zorte on!

Azken albisteak

Iruzkina idatzi ezazu

Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

20141203Euskara-Sariakamiseta lehiaketa