Erosi zure sarrerak merkeago Bizkaiko kultura txartelarekin

 Atala: Albisteak, Datozenak

Kafe Antzokiko kontzertuetarako sarrerak merkeago lortu nahi dituzu? Baliatu zaitez Bizkaiko Kultur Txartelaz! Bizkaiko Foru Aldundiak kultur produktuak sustatzeko Gabonetako kanpaina jarri du martxan eta urtarrilaren 29 arte izango duzu kultur txartela BBKren Bizkaiko orotarako kutxazainetan erosteko aukera. Urtarrilaren 31n amaituko da kanpaina, beraz, bi hilabete hauetan zehar liburuak, diskoak edo era guztietako ikuskizunetaz merkeago gozatzeko aukera izango duzu programari atxikitako establezimenduetan.

Bonoak 40 euroko balioa du, baina mota eta balio desberdineko hiru txartel daude:
D (24€): euskarazko produktuentzako, zuzeneko kultur ikuskizunetara joateko (zinema, antzerkia, musika-kontzertuak…).
B (28€): gaztelaniaz edo atzerriko hizkuntza batean egindako zuzeneko kultur ikuskizunetara joateko (zinema, antzerkia, musika-kontzertuak…) eta museoak bisitatzeko erabili ahal izango da
A (32€): B eta D motetako produktuak izan ezik, beste guztietarako.

Beraz, D motako txartelarekin, euskarazko produktuak erosteko balio duenarekin, 24 euro ordaindu eta 16 gehiago lortuko dituzu. Hona hemen diru hori xahutzeko hainbat aukera: Kafe Antzokiaren kasuan, euskaraz abesten duten taldeen emanaldietarako sarrerak erosteko erabil daiteke D txartela (barrako aurresalmentan edo txarteldegian). Erdarazko artisten emanaldietarako, berriz, B motako bonoa erabil daiteke.

Beste alde batetik, Zenbat Gara elkarteak eskaintzen dituen ekoizpen kulturalak ditugu, bere Done Bikendi kaleko bulegoan aurki ditzakegunak: Erroa argitaletxeko “Euskara errazean” bildumako irakurliburuak (10€ bakoitza), Euskaltzaindiarekin batera argitaratutako Gabriel Arestiren “Harri eta herri” lanaren berrargitalpena berezia (20€) edo Aire Ahizpen “Bidexka” lehen diskoa. Honez gain, Gabrielen LEKUA disko-liburua (15 €) eta Euskara Jendea DVD sorta ere aurki daitezke bertan, azken hori 36 euroko prezioan.

Azken albisteak

Iruzkina idatzi ezazu

Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

20141203Euskara-Saria