Napoka Iriaren bideoklip berria

 Atala: Datozenak

Miren Narbaiza eta Ander Mujika bikote gipuzkoarrak ‘Ibiltzeko gertu’ bideoklipa aurkeztu berri du. Joseba Etxeberria elgoibartarrak grabatu, muntatu eta zuzendu du Napoka Iriaren azken bideoklip hori. Iazko urrian argitaratutako ‘Arnasten ikasteko berriz’ “(Bonberenea ekintzak) diskoko kantua da ‘Ibiltzeko gertu’ eta lan horretatik burutu duten bigarren bideoklipa. Lehenengoa, ‘Nik ere’ izeneko abestiarena izan zen.

Azaroaren 27an, osteguna, Anarirekin batera Bilboko Kafe Antzokian joko du Napoka Iriak, Udagoieneko Ostera jaialdiaren barnean. Jaialdi horren 15. edizioa ospatuko da gurean. 8 euro balio du sarrerak eta hemen bertan eskuragarri daude.

Azken albisteak

Iruzkina idatzi ezazu

Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

fiba 2014 Bilbobizkaiko kultur txartela