Baobabs will destroy your planet taldeak irabazi du Kafe Antzokiaren sari berezia Gazteako Maketa Lehiaketaren 24. edizioan

 Atala: kronikak

Baobabs will destroy your planet iruindar taldeak irabazi du Kafe Antzokiak Gazteako Maketa Lehiaketaren 24. edizioan eman duen sari berezia. Joan den apirilaren 30ean ospatu zen gurean lehiaketaren finala, eta bost finalistak aritu ondoren ezagutu genituen irabazleak. Nazca taldeak Epaimahaiaren Saria lortu zuen, eta Entzulearen Saria Stai Zittorentzat izan zen. Ohiko sari horiez gain, aurten Kafe Antzokiak 1500 euroko sari berezia eman nahi izan du bere 20. urteurrena dela eta, eta 2014ko urrian Eymard Uberetagoenak (ahotsa eta gitarra), Mirentxu Asinek (sintetizadoreak) eta Eneko Reketibatek (bateria) osatu zuten hirukotearentzat izan da.

Azken albisteak

Iruzkina idatzi ezazu

Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search