Rockez betetako Aste Santua izango dugu

 Atala: Datozenak

Bilbora bisitan datozenak zein bertan geratzen garenok rockez betetako Aste Santuaz gozatzeko aukera izango dugu. Apirilaren 18rako, ostirala, momentuko bi talde onenetarikoekin rockabilly gaua antolatu dugu. Kataluniako Los Mambo Jambo musika estilo honetako ordezkari apartak dira. Horiek rock’n’roll instrumentaleko eta rythm&blues-eko soinuekin betetako bigarren lanarekin datoz gurera, Impacto inminente deituriko LP-arekin. Surfa, rock’n’roll instrumentala eta rythm&blues-a nahasten dituzte soinu jambofonikoa deritzoten estiloa sortuz. Lau kidek osatzen dute taldea: Dani Nel•lo saxoarekin, Mario Cobo gitarrarekin, Ivan Kovacevic kontrabaxuarekin eta Anton Jarl bateriarekin.

Eurekin batera, Marcos Sendarrubias-ek ere joko du: The Nitemares eta The Moon River Trio taldeen burua izan zenak. Orain, bere proiektu nagusiaz gain, The Del Prince-ekin, a capella doo woop bostekoarekin, Donald Reagans eta Tennessee A Capellarekin ere elkarlanean aritzen da Sendarrubias. Bere bakarkako ibilibidean, 7’’ formatuko bi lan ekoiztu ditu eta kritika nahiz pubikoaren aldetik, oso harrera ona izan dute. Hilabete gutxi barru hirugarren lana argitaratu nahi du. Hau ere, 50eko hamarkadako rock & roll kutsuaz betea.

Apirilaren 19rako, larunbata, Sex Museum boskotea izango dugu gure artean. Madrilgoek ‘Big City Lies’ diskoa aurkeztuko dute eta, haiekin batera, Getxoko ‘Last Fair Deal’ taldeak joko du. Hirukote indartsu horrek 70eko hamarkadako rocka egiten du eta Led Zeppelin edo Cream bezalako taldeen eragina dute.

Honetaz guztiaz gain, goiko aretoko Stereorocks kluba ere izango dugu, DJ dantzagarrien erritmoekin gaua luzatzeko.

Azken albisteak

Iruzkina idatzi ezazu

Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

rockandkids-WEB