Sant Jordi egunez Els Catarres eta Gatibu, Casal Bilbaoren eskutik

 Atala: Datozenak

Bilbon bizi diren katalanek Sant Jordi eguna ospatuko dute bi egun geroago, apirilaren 25ean, Els Catarres eta Gatibu taldeen kontzertu baten bidez. Bilbon bizi diren hainbat katalan iaz hasi ziren biltzen eta aurten Casal Bilbao izena hartu dute ekintzak antolatzeko. Besteak beste, iaz Diada egunean Zenbat Gararekin batera, giza-katea antolatu zuten Albia lorategian. Hamabostean behin geratzen dira katalanez mintzatzeko eta bertokoei mintzatuz ikasteko aukera emateko.

Informazio gehiago eta sarrerak gure agenda atalean: Els Catarres eta Gatibu.

Azken albisteak
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search