Mursego eta MobyDick apirilaren 26an

 Atala: Datozenak

Maite Arroitajauregi eibartar musikaria aurkitzen dugu Mursego izenaren atzean. Gau berezia prestatu dugu egun honetarako. Mursegok bere lan berria aurkeztuko digu, “Hiru” izenekoa. Doinu intimistak, folk ikutuak eta experimentazio hizpide duten abesti eder bezain erakargarriak. Berarekin batera Mobydick getxoko kantaria arituko da. Mobydick-ek bere azken lana ‘Cotard delusion’ aurkezten jarraitzen du. Aldi honetan bakarlari formatuan agertzen zaigu, gitarra ta ahotsa bakarrik erabiliz. Gordintasuna eta intimitatea direla medio, ‘Cotard delusion’-eko abestiez gain, aurreko lanetan agertzen diren abestiak ere errepasatuko ditu. Argazkia: Dena Flows-en Lou Reed, a perfect night in Kafe Antzokia kronikatik hartua.

Informazio gehiago eta sarrerak gure agenda atalean: Mursego + MobyDick.

Azken albisteak

Iruzkina idatzi ezazu

Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

rockandkids-WEBbizkaiko kultur txartela