Maiatza kulturaz blai

 Atala: Albisteak

Maiatza benetan indartsu hasi dugu gurean eta Kafe Antzokian antolatu ditugun ekitaldi mordoxkarekin, ez duzue aspertzeko unerik izango. 41 ekitaldi izango ditugu guztira: kontzertuak, jaiak, kluba, bertsoak, dantza, kantagintza, solasaldiak, mahai-inguruak, hitzaldiak… denetarik!

Hasteko, maiatzeko lehenengo asteburuan Doctor Deseoren bi kontzertu izan ditugu. Bi emanaldi horietarako sarrerak aspaldi agortu ziren eta bertaratu zirenek giro apartaz gozatzeko aukera izan zuten. Asteburua ganoraz amaitzeko, gainera, Bilboko Alde Zaharreko Muga tabernaren 30. urteurren jaia ospatu genuen lagun artean: 14 kontzertu eta makina bat oroitzapen!

Maiatza hilabete berezia izango da gurean pare bat arrazoi medio: Bilbon euskara hutsean den irrati bakarrk, Bilbo Hiria irratiak alegia, XVII. urteurrena ospatuko du (hainbat kontzertu, solasaldi eta bertso-bazkariren bidez), alde batetik, eta gure haurren talentua miresteko antzerki emanaldi ugari izango dugu, bestetik. Azken honi dagokionez, Kurkuluxetan elkarteak antolatutako XIV. Haur Antzerki Topaketak ospatuko ditugu Kafe Antzokian.

Kontzertuei dagokienez, 17 emanaldi izango ditugu maiatzean. Adibide gisa, hilaren 17an, larunbata, Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal eta Mikel Valverderen ‘Jainko Txiki eta Jostalari Hura’ ikuskizuna dugu; 25ean, berriz, Missouriko ‘Ha Ha Tonka’ren disko berriaren aurkezpena eta 29an, osteguna, ‘Five Horse Johnson’ blues tradizionala eta rock klasikoa modu ezinhobean uztartzen dituen taldea.

Honetaz gian, eta hilabetero legez, Anje Duahlderekin batera egiten dugun Lagun artean kantari maiatzaren 14ean izango da (20:00etan) eta Urbeltzen Dantza Ganbara 21ean, ordu berdinean. Hilabete honetako Zenbat Garako hizlari gonbidatuari dagokionez, Mattin Irigoien dugu, ‘Amikuzen transmisioberritzen!’ hitzaldiarekin.

Hori guztia gutxi balitz, gogoratu Bizkaiko Kultur Txartelaren Udaberriko Kanpaina hasi dela, beraz, kulturaz are merkeago gozatzeko aukera izango dugu: Maiatza Kulturaz blai!

Azken albisteak

Iruzkina idatzi ezazu

Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

bizkaiko kultur txartela