Kafe Antzokiak “Kutxa Beltza” deituriko programa osatu du goiko areto eraberrituan

 Atala: Datozenak

Urtarrilean Kafe Antzokiak Kutxa Beltza espazio kultural irekia jarri du abian. Kafe Antzokiko goiko aretoan egingo dira emanaldiak, klub giroan eta entzulearekiko hurbiltasun zuzena bilatuz. Zenbait euskarri eta estiloko ekitaldiak ikusteko aukera izango dugu bertan.

Jakina da sarritan artista eta zaletua banatzen dituen tartea handiegia izaten dela. Kafe Antzokiko goiko aretoa eraberritu da: beltz koloreko teloi handiak apaingarri, agertoki mugikorra ezarri da, soinu eta argi ekipamendua handitu… Horri guztiari esker eta lekuak duen berotasunak lagunduta, publikoa aurrez aurre aurkitzen da ikustera doan taldearekin. Hurbileko konplizitatea bilatzen duen tokia da, klub txiki baten giroan sartuta artista eta publikoaren arteko interakzio zuzenena lortzeko asmorarekin sortutakoa.

Hemen dituzu Kutxa Beltzako datozen ekitaldiak.

Azken albisteak

Iruzkina idatzi ezazu

Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

bizkaiko kultur txartelaastenagusiko-kontzertuak