Kafe Antzokia .eus da jada

 Atala: Albisteak

Kafe Antzokiaren webgunea .com-etik .eus-era pasatu da. Sarean 1999tik dago webgune hau, orain arte kafeantzokia.com helbidean, eta aurrerantzean kafeantzokia.eus helbidean aurkituko gaituzue sarean. Euskal domeinuaren aldeko lanarekin bat egin du Kafe Antzokiak, izan ere, iazko ekainean lehenengo 92 .eus domeinu aitzindariak iragarri eta irailean erregistroaren abiarazte aldia aurkeztu zuen gurean Puntueus fundazioak. Orain gure webgunea ere .eus domeinupera pasatzeko unea iritsi zaigu.

Webgunea lekuz aldatzearekin batera, beste hainbat hobekuntza egin ditugu zerbitzarietan, baina lekualdatzea ez da dirudien bezain erraza, xehetasun asko kontuan hartu behar baitira. Horregatik, zuen laguntza eskertuko dugu: behar bezala ez dabilen zerbait topatuz gero emaiguzue horren berri @kafeantzokia erabiltzaileari mezua bidalita.

Azken albisteak

Iruzkina idatzi ezazu

Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search