The Delines

The Delines


Eguna/Ordua
2015/09/15
asteartea
20:30

Ateak eta txarteldegia 20:00etan zabalduko dira.

Aurresalmenta: 12 € (Kafe Antzokia, www.ticketea.com)
Txarteldegia: 15 €
*Ikusleak kontzertu hau eserita ikusteko aukera izango du.
 Aforo mugatua.

Country-soul supertalde berria, The Delines, “americana” melodikoenaren belarri delikatu eta finenetarako delicatessen hutsa da. Willy Vlautin nobelagile eta konpositoreak lideratzen du, Richmond Fontaine taldeko buruak hain zuzen, eta bere ama-bandako kide eta bateria-jotzailea, Sean Oldham, The Decemberists taldeko Jenny Conlee, The Minus 5-eko Tucker Jackson eta The Damnations-eko Amy Boone bildu ditu. Azken honek Dusty Springfield “zauritu” bat balitz bezala jartzen dio ahotsa proiektuari. Country-soul, folk idorra, Mazzy Starren eragin saihetsezina… Osagai horiei esker Wall St Journal, UNCUT eta Rough Trade Records prestigio handiko argitalpenetako 2014ko onenen zerrendetan sartzea lortu zuten “Colfax” euren debut-diskoarekin. Irailean Europan arituko dira, eta nobedade gisa, The Dandy Warhols-eko Cory Gray ere izango da haiekin, Conleeren ordez. Zalantza barik, ezinbesteko hitzordua izango da Richmond Fontaineren zaleentzat, baita amerikar soinu modernoan hainbeste eragin duen Vlautinen pertsonaia eta istorio melodikoen imaginarioa maitatzen dutenentzat. Luxuzko kontzertua.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

John Hiatt Kafe AntzokianMike James Kirkland Kafe Antzokian