Mike James Kirkland

Mike James Kirkland


Eguna/Ordua
2015/10/17
larunbata
22:00

Ateak eta txarteldegia 21:30ean zabalduko dira.

Aurresalmenta: 18 € (Kafe Antzokia, www.ticketea.com, Power records, La Casa de Atrás -Iturribide 39-)
Txarteldegia: 20 €

MIKE JAMES KIRKLAND
Kontzertu hau Europako bakarra izango da, eta AEBetatik kanpo jotzen duen lehen aldia.
Aurreko emanaldi arrakastatsuen ostean (“Prince” Phillip Mitchell eta Barbara Mason), Soul 4 Real jaialdiak Mike James Kirkland ekarriko du aurten. Mike James Kirkland kultuko abeslari eta konpositorea da. 60ko hamarraldiaren erdialdean hasi zen ezaguna izaten Mike and The Censations taldeari esker. Ondoren, 70eko urteetan bi disko bikain argitaratu zituen Bryan zigilurako, Curtis Mayfield eta Marvin Gayeren garaiko maisu-lanen pare. Ruth Davis (ex-Sequins) musikariarekin batera ere grabatu zuen Bo Kirkland & Ruth Davis izenarekin, eta Erresuma Batuan sekulako arrakasta erdietsi zuen “You´re Gonna Get Next To Me” kantari esker. Bere diskografia berreditatua izan da Luv N´Haight, Ubiquity eta Ace Records prestigio handiko zigiluetan, eta Neo-Soul John Legend abeslariak “Hang On In There” kanta bertsionatu berri du. Kontzertu esklusibo honetan 13 musikarik osatutako bandak lagunduta izango da Kirkland, harizko talde bat barne. Soul musikarik onenarekiko ezinbesteko hitzordua.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

The Delines Kafe AntzokianStandstill Kafe Antzokian