Gazteako Maketa Lehiaketaren 24. edizioko finala

Gazteako Maketa Lehiaketaren 24. edizioko finala


Eguna/Ordua
2015/04/30
osteguna
20:30

Doako sarrera

GAZTEAKO MAKETA LEHIAKETAREN 24. EDIZIOKO FINALA
Martxan da Gazteako Maketa Lehiaketaren beste edizio bat. Martxoaren 18ra arte egongo da zabalik; epe-muga horretan jasoko dira parte-hartzaileen maketak, eta gerora, ohi legez, aukeraketa egingo da abesti onenen artean. Behin hautaketa bukatuta, bozketa-faseari ekingo zaio. Apirilaren 8a eta 16a bitartean eman ahal izango dute entzuleek eta jarraitzaileek botoa, eta ondoren finalisten izenak iragarriko dira.
Eta aurten, apirilaren 30ean izango da finala gurean.

Aurten Kafe Antzokiak sari berezia emango du bere 20. urteurrena dela eta
Epaimahaiaren saria 2000 euro dirutan eta Mecca Recording Studiosekin lau abesti grabatzeko aukera izango du garaile ateratzen denak. Bestalde, Entzulearen saria eskuratzen duenak 2000 euro jasoko ditu. Eta aurten, ohiko sari horietaz gain, Kafe Antzokiak, bere 20. urteurrena dela eta, sari berezi bat emango du, 1500 eurokoa.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

TTSyndicate-LieDetectorsMotorama Kafe Antzokian