TT Syndicate – Lie Detectors

TT Syndicate - Lie Detectors


Eguna/Ordua
2015/04/03
ostirala
22:00

Ateak eta txarteldegia 21:30ean zabalduko dira.

Aurresalmenta: 12 € (Kafe Antzokia)
Txarteldegia: 15 €

*Kontzertuko sarrera erosita A Wamba Buluba Kluberako doako sarrera.

TT SYNDICATE
2012ko bukaeran osatuta, zuzenean aparteko banda direlako ospea irabazi dute, merezita, denbora gutxian. R&B eta 60ko hamarkadako beat itzel nahasten ditu Portotik datorren talde honek. Kideen artean, Pedro Serra eta Nuno Gomez bateria, The Mean Devils eta 49 Special bandengatik ezagunak; Nuno Riviera guitarristak baita Os Tornadosen ere, eta baxu-jotzaile Nuno Gomezekin Thee Chargers taldean; Os Tornadoseko Manuel Oliveira baxu-jotzailea; Hugo Lopes tenorrean, Joel Rocha baritonoan, eta Bruno Rocha tronpetan. 2012an egin zuten debut “Last Night” eta “No Money” singlerekin, Migraine Records zigilu alemanarentzat. 2013an beste single bat argitaratu zuten, “Movin an a Grovin” eta “Venom dream queen” kantekin; eta 2014an, “Abu Dhabi Twist” eta “Sloppy Drunk” singlea atera zuten.

LIE DETECTORS
Urkok, Txikik, Enekok eta Txemak sortu zuten banda hau Donostian. 2014an hasi ziren entseatzen, eta elkarrekin denbora luzerik  ez badaramate ere, beste talde batzuetan eskarmentu handia dute: Dirty Pink Ladies, Nuevo Catecismo Católico, Muturbeltz, Fiebre de Vivir, Teen Dogs edo Plan B. Musika egiteko gogoak zein zuzeneko rock and rollarenganako grinak lotzen dituzte. Euren abestiak rock and roll, garaje, psicodelia eta punk rockarenganako pasiotik sortzen dira. Ondo pasatu nahi dute eurek eta ondo pasarazi nahi diete ikustera datozkienei ere.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

Steve Gunn Kafe AntzokianGAZTEA_MAKETA_LEHIAKETA