Bilboloop 2016: Telegram – Man Of Moon – Franco

Bilboloop 2016: Telegram - Man Of Moon - Franco


Eguna/Ordua
2016/11/18
Ostirala
21:30

Ateak eta txarteldegia 21:00etan zabalduko dira.

Aurresalmenta: 10 € (Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.eus, Charada, Power Records, www.bilboloop.com)
Txarteldegia: 12 €
BONOA: 16 €

Bilboloop 2016
TELEGRAM

Kraut erritmoak, psikodelia eta glam ikutua. Hauek dira Ingalaterrako Telegram taldearen soinua definitzeko erabili ahal ditugun hitz zuzenenak. Honetaz gain indie musikaren adierazgarri ere badira. Matt Saunders kantariak gidatzen duen taldea bi kitarrajotzaile, baxujotzaile eta bateriajotzaile batez osatzen da. Joan den udaberrian “Operator” estreineko diskoa plazaratu zuten.

MAN OF MOON
20 urte besterik ez dituzte Edimburgoko Man Of Moon taldea osatzen duten gazteek. Ingalaterrako musika aldizkariak etengabe ari dira goraipatzen beraien proposamen musikala. Gaur egungo taldeen soinuetatik haratago doaz beraien abestiak. Kraut rock doinuak, 80. hamarkadako indie iluna, psikodelia eta dream pop doinuak. Bikoteak 2 Ep ditu plazaratuak eta urte bukaerarako beraien lan berria plazaratuko dute.

FRANCO
Franco talde Bilbotarra estreinekoz izango da Bilboloop jaialdian. Humorea, ironia eta letra zorrotzak aurkitzen ditugu beraien abestietan. Indie, disco eta punk doinuak dira nagusi beraien musikan. Bi Ep egin ondoren “El Sueño Español” diskoa plazaratu berri dute.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

nikki-hill-kafe-antzokiabilboloop-2016-kafe-antzokia