Bilboloop 2016: Formation – Sego – Dekot

Bilboloop 2016: Formation - Sego - Dekot


Eguna/Ordua
2016/11/19
Larunbata
21:30

Ateak eta txarteldegia 21:00etan zabalduko dira.

Aurresalmenta: 10 € (Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.eus, Charada, Power Records, www.bilboloop.com)
Txarteldegia: 12 €
BONOA: 16 €

Bilboloop 2016
FORMATION

Londreseko bikotea dugu Formation taldea. Ritson bikiek gidatzen dute eta bi urteko ibilbidea besterik ez daukate. Adibiderik argiena “Hangin” eta “Pleasure” abestiak dira, dance-pop eta funky garaikidearen erakusgarri. Dantzara bultzatzen dute publikoa beraien kontzertuetan, LCD Soundsystem moduko taldeen antzera. Joan den udan Glastonbury jaialdian aritu dira eta NME aldizkariaren sarietan ere artista berririk onenaren sarietara nominatuak izan dira.

SEGO
Spencer Petersen eta Thomas Carroll bikoteak osatzen dute Sego taldea. Provo (Utah) herria utzi eta Los Angelesera joan ziren bizitzera. Bertan El Cubo deitzen dioten entsegu lokaletik indie-rock doinuak jotzen hasi ziren. Beck, Bloc Party, Devo edota The Faint moduko taldeen eragina nabaria da bere musikan. “Once was lost now just hanging around” lan berria aurkezteko dute.

DEKOT
Maruri herriko Dekot taldeak 2016ean lau abestiz osaturiko estreineko EPa plazaratu du. Hasiera batean Belako taldearen doinuen itxura hartu dezake beraien planteamenduak baina berezko diskurtsoa azaltzen dute non post punk eta elektronika doinuak dira nagusi eta zuzekeo bizia dute. “Gaztea” maketa lehiaketako irabazleak izan dira berriki.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

bilboloop-2016-kafe-antzokiakutxa-beltza-rafa-berrio-derribos-arias-poch