Nikki Hill

Nikki Hill


 Eguna/Ordua
2016/11/08
Asteartea
21:00

Ateak eta txarteldegia 20:30ean zabalduko dira.

Aurresalmenta: 15 € (Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.eus, www.ticketea.com)
Txarteldegia: 18 €

NIKKI HILL
Heavy Hearts, Hard Fists disko berriaren aurkezpena.

Nikki Hill gure eszenatokietara itzultzen da, Heavy Hearts, Hard Fists bere azken diskoa, hainbat oholtzetatik zuzenean aurkezten igaroko den bira zabal batean. Adi zeren gainera talde berriarekin dator! 2015aren amaieran, New Orleansen finkatuta dagoen Ipar Carolinako Nikki Hill-ek, bere album berria argitaratu zuen Deep Fryed Records-en bitartez, Heavy Hearts, Hard Fists. Bere taldearen boogie orrolariak bultzatua, The Staple Singers eta AC/DCren arteko nahasketa bat, bere lan berriak ziurtasuna darion Nikki bat erakusten du, gospelik rockeroena predikatzen duen soinu kartsu batekin: goizeko ordu txikiak, musu beroak eta amodio toxikoa. Eliza baten koroan hezia, R&Baren eta garage rockaren espirituan, Nikki Hillek sua jaurtitzen du Etta James-en ahotsean blaitutako arima batekin, bai eta bere tatuatutako aura eta Cramps taldeko Poison Ivy gogorarazten duen bere ile harrotuarekin ere. Heavy Hearts, Hard Fists Nikkiren moldakortasun mugagabearentzako erakusleiho bat da, Struttin’ kantaren burrunba zitaletik hasita, Rolling Stones estiloko (Let Me Tell You ‘Bout) LUV blues erregarritik igarota edo arimara iristen den Nothin’ With You baladara arte.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

xabier-montoia-kutxa-beltza-izar-starbilboloop-2016-kafe-antzokia