Udan ere Bilboko Kafe Antzokia

 Atala: Datozenak

Uda honetan hainbat nobedade izango da gurean: zerbitzu berriak eskainiko ditugu, jatetxea zabalik egongo da eta ekitaldien egitarau interesgarriaz gozatuko dugu. Ikusi udako eskaintza osoa.

Aurten, gure kalea, Done Bikendi, oinezkoentzako gunea bihurtuko da, beraz, terraza jarriko dugu, mojito eta caipirinha gozoak  edateko! Honez gain, era guztietako menuak eskaintzen jarraituko dugu: egunekoak, bereziak, asteburukoak, taldeentzat… Are gehiago, gure menu eta ospakizunak –ezkontzak nahiz enpresentzako bilkura eta topaketak kasu- Kafe Antzokiak proposatuak edo antolatzailearen gustura egokituak izan daitezke. Gure jantokiaren ordutegia udan zehar 13:30etik 15:30era astegunetan eta 14:00etatik 16:00etara larunbatetan izango da. 300 laguneko taldeak sartzen dira gure jangelan eta, gure zerbitzuak baliatuz, ekitaldien antolaketa integrala egin dezakegu, hau da, jantoki zerbitzuaz gain, artistak, teknikariak eta animazioa ere kontratatzen ditugu. Gainera, bideo eta audio ekipamendu guztia dugu, azken hau duela gutxi berritua.

Gautxorientzat, aldiz, beste hainbat proposamen ditugu: euskal taldeen zein nazioartekoen kontzertuak, DJ animatuen sesio ezinhobeak eta, beti bezala, euskal kultura sustatzeko zenbait ekitaldi eta proiektu.

Eta hau guztia gutxi balitz, ALGARA konpartsak 20 urte beteko ditu aurten eta abuztuko Aste Nagusirako hamaika egitasmo antolatu dituzte: bazkari herrikoiak, kontzertuak, bertso saioak, umeentzako jolasak, dantzagunea… Uda honetan Bilbon ez gara batere aspertuko!

Azken albisteak

Iruzkina idatzi ezazu

Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

uxue alberdiBilbo-mapa-WEB