Lisa & The Lips eta Los Brazos Aste Nagusian Kafe Antzokian

 Atala: Datozenak

Aste Nagusian, Abuztuaren 21ean, Lisa & The Lips amerikarrak izango ditugu zuzenean Getxoko Los Brazos taldearekin batera Kafe Antzokian. Lisa Kekaula The Bellrays taldeko burua da eta soul eta rock’n’roll doinu biziak jorratzen ditu bere talde berriarekin. Zuzeneko ikusgarria dute Lisa & The Lips taldeko lagunek. Los Brazos getxotarrekin batera joko dute: rock amerikar klasikoa hizpide, hirukoteak 70eko hamarkadako rock doinuak maite ditu. Beraien disko berria aurkeztuko dute zuzenean.

Iragarritako Kurt Vile & The Violators eta Mick Turner -Dirty Three- taldeeen kontzertuei -abuztuak 22- orain bi talde hauen emanaldiak gehitzen zaizkie. Laster Aste Nagusian Kafe Antzokian izango ditugun kontzertu guztiak iragarriko ditugu. Adi egon!

Azken albisteak

Iruzkina idatzi ezazu

Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

bizkaiko kultur txartela