Lehen Urbeltzen Dantza Ganbara

Gure 20. urteurrenaz gain, ospatzeko beste arrazoi bat dugu: gaur, Juan Antonio Urbeltz dantza eta folklore ikertzaileak Gipuzkoako Urrezko Domina jasoko du. Diputatuen Kontseiluan Foru Aldundiak ematen duten errekonozimendu gorena Urbeltzi ematea erabaki dute, honek egindako “ekarpen emankor eta aberatsagatik”. Marian Arregik, Juan Antonio Urbeltzekin batera musika tradizionalaren arloan egindako lana ere goraipatu nahi izan dute Foru Aldunditik, folklorearen ikerkuntzan urte luzez egindako ekarpenak bien eskuetan jarrita.

Azken 20 urteotan Kafe Antzokian bidelagun izan ditugu Juan Antonio eta Marian, euren seme Mikelekin batera, hilero-hilero egiten den Urbeltzen Dantza Ganbararekin, eta aste honetan sekulako harribitxia berreskuratu dugu: 1998ko urrian egin zen saioa, lehena hain zuzen. Bertan, estreinakoz azaldu zuen plaza dantza batzuk nola dantzatu: “Pika, Erdizka eta hiru, Ebats, zote…”

Azken albisteak
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search