Unclose + Lumi (Bilbao Basque Fest Rock City 2023)


Eguna/Ordua
2023/04/05
Asteazkena
22:00

Ateak 21:30etan zabalduko dira.

Doako sarrera aforoa bete arte.

 

*18 urtetik beherakoak gurasoek edo tutore legalak lagunduta sartu ahal dira.
 

UNCLOSE

“Russula Gauma” disko berriaren aurkezpen kontzertua.

2016an EP bat kaleratu ondoren, Iskandar Rementeriak eta David “Deibol” Rodriguezek osatzen duten UNCLOSE talde bilbotarrak lan berria aurkeztuko du zuzenean. Bikotearen lan luzeak “The Long Tomorrow” izena zuen eta Winehouse Records diskoetxe independentearen bidez plazaratu zuten. Disko berria Winehouse Studiosen (Errekalde) grabatu da. José Lastrak egin ditu grabazioa, nahasketak eta produkzioa. Ainara Ipiña arduratu da artworkaz, argazkiez eta bideoaz. 2013an sortuak, taldearen musikan elektronika, pop eta post-punk doinuak entzun daitezke.

 

 

LUMI

“Bezperen dirdira” disko berriaren aurkezpen kontzertua.

Nahia Zubeldiak (ahotsa eta gitarra elektrikoa) eta Manu Matthysek (elektronika) osatzen dute LUMI elektro-pop bikotea. Folk musikan eta musika elektronikoan egindako bideak batu dituzte, eta soinu elektronikoarekin jantzi dituzte euskarazko abestiak, malenkonia berezi eta melodia irrealen atmosfera bakar bezain ederra erdietsiz.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search