The Gladiators feat. Droop Lion (BERTAN BEHERA)

The Gladiators feat. Droop Lion (BERTAN BEHERA)


Eguna/Ordua
2015/11/08
igandea
20:00

Ateak eta txarteldegia 19:30ean zabalduko dira.

Aurresalmenta: 15 € (Kafe Antzokia, www.ticketea.com, Ticketea, Power Records (Villarias, 4 – Abando), Brixton Denda (Somera, 35 – Alde Zaharra), http://www.appticketing.com/vitamin/entradas_es_138-2300.php)
Txarteldegia: 18 €

THE GLADIATORS taldearen gaur gaueko kontzertua bertan behera gelditu da. Taldearen Europako agentzia den “Tour Makers” enpresak ez du hitzartutako kontratua bete eta taldeak kontzertua bertan behera uztea erabaki du. Bilboko kontzertua kontratatu duen Vitamin Producciones enpresak eta Kafe Antzokiak ez dute zer ikusirik izan bertan behera geratzearekin. Sarreren dirua erositako lekuan itzuliko da datozen egunotan.

Barkamena eskatzen dizugu sortutako eragozpenengatik.

1965ean Albert Griffithsek sortua, The Gladiators bandak Jamaikako reggaeko abesti mitikoetako batzuk egin ditu. “Hello Carol” izan zen bere lehen arrakasta 1968an, eta hurrengo urteetan banda joan zen sendotzen. 1976an Virgin zigiluarekin sinatu zuten eta “Trenchtown Mix Up”, “Proverbial Reggae” eta “Naturality” trilogia zabaldu zuten mundu osoan zehar. Lan horietako kanta batzuk reggae musikako klasiko bilakatu ziren berehala, “Mix Up” eta “Roots Natty Roots” kasu. Banda beti izan da oso emankorra, eta gaur egun badituzte 40 disko. Bere letrak askotan borroka eta aldarrirako baliatu dituzte, erraz igartzen diren ahots-armoniek lagunduak beti. Hasiera batean banda ahots-hirukotea zen, baina beste bi abeslariak joan ostean, Albert Griffiths lider bihurtu zen. Clinton Fearonek lagundu zituen urte batzuetan, 1987an banda utzi arte. 2004an, Albert Griffithsek bidaiatzeari uztea erabaki zuen, eta bere semeei pasa zien lekukoa. Baina tour batzuen ondoren, The Gladiatorseko kide historikoek (Gallimore Sutherlandek, Clinton Ruffusek, Ruddlowe Robinsonek, Vernon Sutherlandek) eta Anthony Griffithsek, egungo bandako baterista denak, Droop Lion hautatu zuten abeslari nagusi. 2014an Droop Lion & The Gladiatorsek disko berria argitaratu zuten,”Back On Tracks”.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

La Luz Kafe AntzokianPink Tones Kafe Antzokian