The Crunch – Rolling Dice

The Crunch - Rolling Dice


Eguna/Ordua
2015/10/23
ostirala
22:00

Ateak eta txarteldegia 21:30ean zabalduko dira.

Aurresalmenta: 15 € (Kafe Antzokia, www.ticketea.com, Power records, Muga)
Txarteldegia: 18 €

THE CRUNCH
Hauek dira banda honetako kideak: Sulo Karlsson -Diamond Dogs- (ahotsa eta gitarra erritmikoa); Terry Chimes -The Clash- (bateria); Mick Geggus -Cockney Rejects- (gitarra solista eta koruak); Idde Schultz -Docenterna- (teklatuak); eta Dave Tregunna -Sham 69, Lords Of The New Church- (baxua eta koruak). Euren arteko lehen kontaktuak 2012ko udazkenean  izan ziren, “Keep yourself alive” liburua aurkezteko festa esklusibo batean. Eta hain feeling ona izan zuten, proiektu honi ekitea erabaki zuten. Denbora gutxian, Sulo kantak sortzen hasi zen Berry Studiosen, eta abesti izugarriak lortu zituen, proiektua osatzen duten banden estiloak eraginda: soinu modernoa power-pop, rock, new wave eta poparekin nahastua. “Brand New Brand” da The Crunchen disko berria.

 

ROLLING DICE
Donostiako bandak irekiko du gaua.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

Pink Tones Kafe AntzokianResumen Latinoamericano sostengatzeko kontzertua Kafe Antzokian