Sermond´s – Voltaia

Sermond´s - Voltaia


Eguna/Ordua
2015/12/03
osteguna
21:30

Ateak 21:00etan zabalduko dira.

Doako sarrera

SERMOND´S
Elorrixoko bandak disko berria kaleratu berri du: “Libelula”. Taldearen iraupen luzeko laugarren diskoa denak Mauka Musikagintzaren zigilupean ikusi du argia, eta bertan, sei kantu batzen dira. Musikalki, “Bidegurutzean” diskoarekin zabaldu zuten bidean sakontzen dute, stoner rock giroetara bideratuz kantu berriak.

 

VOLTAIA
2014an, ioi, neutroi eta elektroien eztandaren ondorioz, Voltaia jaio zen Zumaian, Itaka eta Got-Ham musika taldeen errautsetatik. Basamortuko musika eginez, basatitik asko eta mortutik gutxi dutela erakusteko datoz gogobetez. Erritmo indartsu eta elektrikoak jorratzen dituzte bertako kideek, Unai Eizagirrek (baxua eta ahotsa), Jon Duranek (bateria) eta Ion Brakamontek (gitarra). Bere azken diskoa aurkeztuko digute, “Medusa”.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

Gatibu Kafe Antzokianpeiremans