Gatibu (SARRERAK AGORTUTA)

Gatibu (SARRERAK AGORTUTA)


Eguna/Ordua
2016/01/02
larunbata
22:30

Ateak eta txarteldegia 22:00etan zabalduko dira.

SARRERAK AGORTUTA

Gernika-Lumoko euskal rock taldea izango dugu 2016a ezin hobeto hasteko. Alex Sarduik (ahotsa), Gaizka Salazarrek (bateria), Mikel Caballerok (baxua) eta Haimar Arejitak (gitarrak) osatzen dute Gatibu. 2002an sortu zen eta gaur arte sei disko eta zuzeneko bat argitaratu ditu. Bere lehendabiziko abestietatik argi eta garbi antzeman daiteke taldea euskal kulturako lerro musikal hedatuenetarikoa izateko jaioa izan dela. Hamarkada pasatxo bateko bizitzan bere lanen joera soinu naturalago, gozoago eta irekiago baten bilaketan bideratu duela azpimarra daiteke, estudioko emaitzak nabarmenki hobetuz eta edozein jarrera abangoardistetatik urruti mantenduz.
«Euritan Dantzan» Gatiburen seigarren lana da. Haimar Arejitak eta Iñigo Etxebarrieta «Pitu»k elkarlanean ekoiztutakoa Bizkaiko Mungia herriko Muxikon estudioan. Pop eta rock-aren artean dantzan dabiltzan bost abesti berriz, Nashville estiloan egindako Benito Lertxundiren «Loretxoa» klasikoaren bertsio batez eta Nancy Sinatraren «Bang bang (My baby shot me down)» abestiaren estilora gerturatzen den bertso-musikatu batez osaturik orotara. Doinu irekiagoa, girotuagoa, garbiagoa eta klasikoagoa bilatu du lan honetan. Gatiburen diskoetatik naturalena eta bernizadura gutxien daukana da, freskoena. Erraz harrapatzen gaituzten doinu zuzenez hornitua, pop eta rock klasikoan iradokitutako gitarra zoli eta orekatuek gorputza astintzen laguntzen duten baxu eta bateria borobilekin sinbiosia eratuz.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

Quaoar-Boogie-RidersSermonds-Voltaia