Os Mutantes

Os Mutantes


Eguna/Ordua
2016/06/09
Osteguna
22:00

Ateak eta txarteldegia 21:30ean zabalduko dira.

Aurresalmenta: 17 € (Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.eus, Ticketea)
Txarteldegia: 20 €

OS MUTANTES
Os Mutantes brasildarrak taldeko partaide originala eta zuzendaria den Sergio Dias buru lehen aldiz izango dira Bilbon. Sao Paulon 1966an osatuak, Os Mutantes psikodelia eta rock progresiboaren erakusle nagusienetako bat dugu. Denboran aurreratu ziren beraiek eta orain, gaur eguneko talde askorentzako ezinbesteko diren soinuak sortu zituzten. Musikari esperimentalen talde bat, berrikuntzak egin zituen bandak akoplamendu, distortsio eta estudioko truko mota guztietan. Beraien 1968ko lehen bi diskoak (“Os Mutantes” eta “Tropicalia: ou Panis et Circensis”) Brasilen sortzen hari zen “Tropicalismo” (edo Tropicalia) mugimendu berritzailearen lagin oso adierazgarria dira. Beraien soinuak psikodelia eta rocka elkartzen ditu, bai eta beste musika jaso eta herritar estiloak ere. Elkarlanean aritu ziren Gilberto Gil, Caetano Veloso, Tom Zé, Nara Leão eta Gal Costa bezalako artistekin besteak beste.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

txakoli-eguna-kafe-antzokianashville-pussy-kafe-antzokia