Nashville Pussy – The Hammer Killers

Nashville Pussy - The Hammer Killers


Eguna/Ordua
2016/07/07
Osteguna
21:30

Ateak eta txarteldegia 21:00etan zabalduko dira.

Aurresalmenta: 18 € (Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.eus, Brixton Denda, Ticketea)
Txarteldegian: 22 €

NASHVILLE PUSSY

Orain bi urte ekoiztutako “Up The Hostage” erreibindikatzailearen ondoren, Nashville Pussyk “Ten Years of Pussy” izeneko bilduma bikoitza argitaratu du, bere lehen urtetako kanta batzuz osatua, tartean Lemmy eta Danko Jones edo Nottingham-en zuzeneko batean grabatutakoak. Halabeharrrez eta SPV Recordsen argitalpen berri hau dela eta Georgiako (AEB) laukotea Kafe Antzokira itzultzen da, gogorarazteko aurreko lan bakoitzean irudikatu den soinu eta filosofiari fidelak izaten jarraitzen dutela eta rock´n´roll zuzeneko indartsu eta su-eragile bat dutela.

THE HAMMER KILLERS
“Rock’n’roll Division” deitzen da berain diskorik berriena, gau honetan zuzenean aurkeztuko dutena. Hardrock indartsua jotzen dute Motorhead, Nashville Pussy edota Accept moduko taldeen eraginpean.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

OS-MUTANTES-KAFE-ANTZOKIAparaleloan