Glen Hansard – talde gonbidatua

Glen Hansard - talde gonbidatua


Eguna/Ordua
2016/02/21
igandea
20:00

Ateak eta txarteldegia 19:30ean zabalduko dira.

Talde gonbidatua: 2o:00-20:30

Glen Hansard: 21:00

Sarrera: 28 € + banaketa gastuak (Ticketmaster sarea)

GLEN HANSARD
+ talde gonbidatua


Glen Hansard irlandar kantautoreak bakarkako bigarren diskoa argitaratu zuen irailean. “Didn’t he ramble” du izen, eta New York, Dublin, Chicago eta Frantzian grabatutako 10 kantak osatzen dute. Thomas Bartlett eta David Odlum (Hansarden kidea The Frames taldean), izan dira ekoizleak. Hansardek Oscar saria irabazi zuen 2008an abestirik onenagatik. Abeslari, konpositore, gitarra-jotzaile, The Frame bandako zein The Swell Season folk-rock bikoteko liderra, “The Commitments” (Alan Parker, 1991) eta “Once” (John Carney, 2006) filmetako aktorea eta askotan telebistako aurkezlea ere bada Glen Hansard (Dublin, 1970). (Testua: Mercadeopop)

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

Enemigos-Intimosbilbo-hiria