Bilbo Hiria irratiaren programazio berriaren aurkezpena

Bilbo Hiria irratiaren programazio berriaren aurkezpena


Eguna/Ordua
2015/11/25
asteazkena
19:00

Bilbo Hiria irratiak bere programazio edo parrilla berria aurkeztuko du egun honetan. Publikoarentzat irekia izango den topaketan, irrati saio guztietako ordezkariak izango dira, nork berea labur-labur aurkezten, eta lau irrati saio berri aurkeztuko dira. Ekitaldia azaroaren 25ean izango da, Kafe Antzokiko goiko solairuan. Zuzeneko musika eta jan-edanak ez dira faltako.

Lau irrati saio berri aurkeztuko ditu Zenbat Gara elkarteak sustatutako irratiak: De mica en mica s’ompla la pica, Bilboko katalanek euren hizkuntzan egindako saioa; Hizpidea magazina, Gasteizko Hala Bedi irratiarekin egiten dugun informazio orokorreko saioa, Iñigo Sendinok teknologia berriei buruz egiten duen Sarean zehar saioa eta, azkenik, datozen egunotan aireratzen hasiko dugun Zientzialari saioa, EHUrekin batera ekoitzitakoa. Saio bakoitzaren atzean nor dagoen ikusi ahal izango dugu, guztiak ordezkatuta egongo baitira biharko ekitaldian. Kolaboratzaileak ere ez dira faltako, Bilbo Hiriaren saiootan ohiko kolaboratzaile izaten direnetako batzuk ere hurbilduko baitira hitzordura. Azken finean, ekitaldiaren helburuetako bat irratia osatzen dutenen eta entzuleen arteko harremana bertatik bertara bultzatzea izango da. 11ispilu saioa egiten duen Rafa Ruedak abesti batzuk joko ditu eta, ondoren, zizka-mizka batzuk hartuta, plazer duenak Anje Duhalderen Lagun Artean Kantari saioaz gozatu ahal izango du.

Bilbo Hiria irratiko ekoizpenak diren eta egun asteko programazioa osatzen duten 17 saioak honakoak dira: Artayorran, Berbaz, De mica en mica s’omple la pica, Eremuz Kanpo, Gaur ez dago eskolarik, Hizpidea (Hala Bedirekin batera), Ibaizabal Magazina (Arrosa Sarearekin), Kingston Hiria, PIK-NIK, Piperpolis, Potto, Soinugela, Xerezaderen artxiboa, Ze eingou asteburuan, Zebrabidea, Sarean zehar eta Zientzialari. Informazio gehiago bilbohiria.eus webgunean.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

glen_hansardEl-Canijo-de-Jerez-kafe-antzokia