Fermin Muguruza & Basque New Orleans Orkestra

Fermin Muguruza & Basque New Orleans Orkestra


Eguna/Ordua
2016/07/01
Ostirala
22:00

Ateak eta txarteldegia 21:30ean zabalduko dira.

Sarrera: 15 € (Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.eus, Ticketea)

FERMIN MUGURUZA & NEW ORLEANS BASQUE ORKESTRA
Iaz bete ziren 30 urte Kortatuk bere lehen diskoa argitaratu zuenetik, eta urteurrenaren aitzakian Fermin Muguruza New Orleansera abiatu zen, bertako musikaren xarmak erakarrita eta jakitun zelako Katrinaren tragediatik hamar urtera hiria errebeldiaren eta komunitate-senaren eredu bihurtua zela. Eta hura guztia jasotzeko, “NOLA?” film dokumentala egitea erabaki zuen, eta beraren soinu-banda “Irun meets New Orleans” diskoan biltzea. Muguruzak bere ibilbide musikal anitzeko kanta adierazgarriak aukeratu zituen bildumarako: Kortatu-ren kanta bi, beste bi Negu Gorriak-enak, bakarlari aroko pare bat, azken urteetan sortu eta oraindik argitara gabeko beste bi, eta Louisianako Estatuko hiri nagusiko klasiko bi.
Lana argitaratu ondoren, Bartzelonako Arts Santa Monica Kulturguneak gonbidapena luzatu zion Fermin Muguruzari BLACK IS BELTZA erakusketa bertan izateko eta honekin batera, beste hainbat ekimenen artean diskoaren grabazioan parte hartu zuten musikari neworleanstarretako batzuk ere ekarriko ditu gonbidatuta, bere ohiko musikariekin batera NEW ORLEANS BASQUE ORKESTRA eratzeko.
Hala ba, 12 musikarik osatutako orkestra honek bost kontzertu emango ditu, non Muguruzaren “NOLA? Irun meets New Orleans” azken laneko kantuez gain, bidegabekeriaren eta pentsamenduaren zentsuraren aurka, herrien askatasunaren alde eta bizitza ospatzen gogotik diharduen ideien kontrabandista honen beste hainbat ereserki joko baitituzte.
Bildu hadi heu ere Muguruza Marching Bandaren bigarren lerrora! Hartu parte FERMIN MUGURUZA NEW ORLEANS BASQUE ORKESTRAren kontzertu historikoetan!

FERMIN MUGURUZA NEW ORLEANS BASQUE ORKESTRA MUSIKARI ZERRENDA/LINE UP:

Fermin Muguruza: Ahotsa / Voice
Chrishira Perrier: Ahotsak / Backing vocals
Jonathan Freilich: Gitarra /Guitar
Paul Thibodeaux: Bateria / Drums
Ashlin Parker: Tronpeta / Trumpet
Robert Walker: Tronboia / Trombone
Devon Taylor: Tuba / Tuba
Victor Navarrete: Baxua / Bass
Mikel Azpiroz: Teklatuak / Keyboards
Gerard Casajús: Perkusioa / Percusions
Igor Ruiz “Fino”: Saxoa / Sax
Aritz Lonbide “Lonbi”: Tronpeta / Trumpet

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

paraleloanthe rails kutxa beltza kafe antzokia