Western Standard Time Ska Orchestra (+ Greg Lee) – The Uppertones

Western Standard Time Ska Orchestra (+ Greg Lee) - The Uppertones


Eguna/Ordua
2016/04/26
Asteartea
20:30

Ateak eta txarteldegia 20:00etan zabalduko dira.

Aurresalmenta: 15 € (Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.eus, Brixton Denda, Ticketea)
Txarteldegia: 18 €

WESTERN STANDARD TIME SKA ORCHESTRA (& Greg Lee)

Lehen aldiz gure artean Western Standard Time Ska Orchestra BIG BANDa. Los Angeleseko super banda bat, orkestra handiaren formatuan ska gaztetzen duena jazz, jamaikar musika, latino erritmo, rocksteady edo ska bereko elementuak hartuz besteren artean. Beraien disko berriak “A Big Band Tribute To The Skatalites Volume II” du izena. Oraingo honetan, The Skatalites taldeak ospetsu egindako hamahiru kanten interpretazio berriak ematen dizkigute, batzuk luxuzko gonbidatuekin, adibidez Vic Ruggiero eta Greg Lee. Talde handi hau zuzenean ikusteko aukera paregabea:
Greg Lee – ahotsak
Eitan Avineri – tronpeta/zuzendari
Brian Dixon – gitarra
Korey Horn- danborrak
Brian Wallace – saxo tenorea
Danny Janklow -saxo altua
Tom Cook – tronboia
Sean Billings – tronpeta
Gigi Tbone – tronboia
Peter Truffa – pianoa/teklak
Paola Inserra – bigarren ahotsa
Max Ravanello – tronboia
Sheldon Gregg- baxua
Jason Lichau – tronpeta

THE UPPERTONES

The Uppertones, Mr.T-Bone (Mr. T-Bone & the Young Lions, The Rocksteady 7…), Peter Truffa (New York Ska-Jazz Ensemble, Giuliano Palma & the Bluebeaters) eta Count Ferdi-k (Casino Royale Official, The Bluebeaters) osatzen duten hirukotea da. Piano, bateria eta tronboiarekin bakarrik, jamaikar rythm & blues, calypso eta mento generoei gorazarre egiten dien doinu ezin indartsuago bat ateratzen dute.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

JAYHAWKS-KAFE-ANTZOKIAkontseilua-kafe-antzokia-bilbao