Parte-hartzailearen baldintzak

Gutxienez 18 urte dituen artista, diseinatzaile, sortzaile eta oro har Kafe Antzokiaren lagunentzat dago zabalik.

Parte-hartzearen baldintzak

Kafe Antzokiaren 20. urteurrenarekin lotutako kamiseta diseinatu beharko dute, diseinu grafikoa librea izanik. Lehiaketan parte-hartzeak baldintza hauek onartzea dakar. Parte-hartzaileak kamisetaren motiboak aukeratu ditzake bai eta kamisetaren kolorea, azken hori eskainiko den paleta zehatzaren barruan. Kamisetak neurri ezberdinetara egokituko dira eta inpresio-lanaren eremua zehatza izango da, 38zm x 53zm-koa (aurrealdea zein bizkarra). Lanak horretara egokituko dira binilo, serigrafia edo inpresio digitalaren bidez.

Diseinuak ez du derrigorrean Kafe Antzokia izena edo 20 urte aipamena eraman beharrik. Halaber, diseinuak testuren bat izatekotan, euskaraz izan beharko da.

Parte-hartzaileek beren diseinuak (bi gehienez) PDF, JPG, Tiff (beti 300dpi) edo Illustrator formatuetan, posta elektronikoz beren datuekin (izena, abizenak, helbidea, telefono-zenbakia, jaiotza-data, nortasun agiri zenbakia) honako helbidera bidali beharko dituzte: [email protected]

Diseinuak Kafe Antzokiko webgunean egokitutako orrialdean eskegiko dira publikoak bere botoa eman dezan (apirilaren 13tik 26ra)

Diseinuarekin batera testu labur bat bidaliko da diseinuaren izenburua eta esanahia azalduz. 

 

Eskubideen lagatzea

Parte-hartzaileak komunikazio publikorako eskubidea lagatzen dio Albia Kafe Antzokia S.A-ri. Parte-hartzaileak onartzen du, irabazle izateko kasuan, Albia Kafe Antzokia S.A-ri emango dizkiola erreprodukzio, banatze, komunikazio publiko, merkataratze eta diseinuen eraldatze-eskubideak. Parte-hartzaileak berak baino ez du erantzungo hirugarrenen edozein erreklamazioren aurrean, bai jabego intelektualaren eskubideei dagokienean bai Albia Kafe Antzokia S.A-ri emandako edo honek erabilitako eskubideekin lotutako beste edozein erreklamazio delarik.

Eskubideen ematea Albia Kafe Antzokia S.A-ren izenean, hirugarrenei emateko eskubidea barne, hamar urteko epeaz eta mundu osorako ustiapenerako izango da.

Autoretza errekonozimendua: Etiketan azalduko da Kafe Antzokiarentzat egindako diseinua dela.

 

Irabazlearen aukeraketa

On-line bozketa. Publikoak bere diseinu gustukoenak aukeratu ahal izango ditu webgunean. Ondoren epaimahai profesional batek, lehenengo bi sariak aukeratuko ditu, publikoak gehien bozkatutako 20 diseinuen artean. Hirugarren saria diseinu guztien artean aukeratuko du epaimahaiak.

Epaimahaia: ROSA PARMA (Artista eta DIY ekintzailea, egitasmo nagusiak: T-festa (Art T-shirt Festival),  PUERTA eta Riot Flesh. Orain urte bat GEUK eragile taldearen partaide) BLAMI (Diziplina anitzeko marrazkilaria, Interviu: BlamiIZASKUN ALVAREZ GAINZA (Artista, diseinatzailea eta ikertzailea. 2010etik EHUko Arte Ederretako Fakultatean irakaslea. www.izaskunalvarezgainza.comMAIA EDER CURUTCHET (Arte zuzendaria (Xibiouz, Skunfunk), artista) BEÑAT URBELTZ (Zenbat Gara kultur elkartean diseinatzaile grafikoa)

 

Lehiaketaren epeak

Diseinuen aurkezpena 2015eko apirilaren 12a arte.

Publikoaren aukeraketa 2015eko apirilaren 13tik 26ra.

Ondoren, epaimahaiak irabazleak aukeratuko ditu eta 2015eko maiatzean, prensa-deialdia egingo da Kafe Antzokian kamiseta irabazleen diseinuak aurkezteko eta sariak banatzeko. Data zehatza Kafe Antzokiko webgunean zabalduko da www.kafeantzokia.com helbidean

 

Sariak

Diseinu irabazleak Kafe Antzokiak ekoitziko ditu eta salmentan ipiniko ditu bai fisikoki bai on-line, beti ere diseinuaren autoretzari erreferentzia eginez.

Sariak hiru izango dira:

lehena 1500 €

bigarrena 1000 €

hirugarrena 500 € (epaimahaiaren saria)

 

Parte-hartzaileen baztertzea

Diseinuak baztertuko dira ondorengo kasuetan:

1-Aurkeztutako diseinuak ez duenean bat egiten proposatutako gaiarekin.

2-Antolatzaileek susmoak dituztenean on-line bozketaren prozesuan modu artifizial edo iruzurrezkoak erabili direla berezko bozketak areagotzeko eta kopuruak handitzeko.

3-Aurkeztutako diseinuak bere edukiagatik gustu txarrekoak zein iraingarriak gerta daitezkeenean.

4-Parte-hartzaileak edozein modutan deialdiko oinarrietan zehazten dena betetzen ez duenean; hori dela eta, antolatzaileek eskubidea dute parte-hartzaileei baldintzak betetzen dituzteneko ziurtagiriak eskatzeko.

 

Datu pertsonalak

Parte-hartzaileek beraien diseinuekin batera emandako datu guztiak Albia Kafe Antzokia S.A-ren fitxategi batean gordeko dira. Datu horiek sariketaren baldintzak betetzeko eta parte-hartzaileak informaturik izateko gorde eta erabiliko dira. Albia Kafe Antzokiak S.A-ak, datu pertsonalak konfidentzialtasun osoz tratatzeko konpromisoa hartzen du. Parte-hartzaileek beren atzipen-, zuzenketa-, kitapen- eta aurkaritza-eskubidea erabili ahalko dute Albia Kafe Antzokia S.A-ren aurrean DBLO (Datuen Babeserako Lege Organikoa) legean aurreikusten diren zehaztapen eta baldintzetan. Bereziki Albia Kafe Antzokia S.A-ren aurrean, posta elektronikoaren bitartez [email protected] edo posta arruntaz Albia Kafe Antzokia S.A, Done Bikendi 2, 48001 Bilbao helbidera bidaliz.

 

Diseinu eremua

kamiseta-web-txuri

Kamiseta koloreak

koloreak-fondo-web
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search