«Souvenir» antzezlana

"Souvenir" antzezlana

Eguna/Ordua
2023/06/13
Asteartea
11:30 / 19:30

 Gabriel Aresti Euskaltegiaren kultur ekarpenak.

Goizeko saioa doako sarrera.
Arratsaldeko saioa: 5 e (sarrerak egunean bertan salduko dira)

Simulazio zientifikoen laborategia eta parke tematikoaren arteko kanpamendu bat. Denboraldi batez, “espazioaren konkista” entsaiatu eta birpentsatuko duten astronauta analogoak bilakatuko dira. Mundua pikutara doala dirudien honetan, “eko-antsietateak” jota, espezie interplanetarioa izatearen promesari eutsiko diote. Horretarako aproposa izango litzakeen B planeta agertzen ez den bitartean ordea… lurrean bertan entsaiatzen jarraitu beharko!Nola, eta batez ere, zer nolako etorkizunerako prestatu beharko genuke? Zer dago gure mundua beste planeta batean berreraikitzeko desiraren oinarrian? Izarretara begiratzea… ispilura urbiltzeko entrenamendua bihurtuko al da?
Igor de Quadraren zuzendaritzapean, Horman Poster kolektiboko Xanti Agirrezabalak, Matxalen De Pedro Larreak eta Maite Aizpuruak taularatuko dute komeria estralurtar hau.

 

 

 

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search