ETZAKIT – Elkartasun kontzertua (Atzeratua – data berria: abenduak 10 osteguna)

Eguna/Ordua
2026/05/14
Osteguna
21:30
Datorren maiatzaren 14rako programatuta zegoen ETZAKIT taldearen kontzertua atzeratu egiten da osasun kontuegatik. Data berria: ABENDUAK 10. Hemen emanaldiaren antolatzaileek plazaratu duten komunikatua:
Etzakit taldetik jakinarazi nahi dugu maiatzaren 8an Hendaian eta maiatzaren 14an Bilboko Kafe Antzokian aurreikusita genituen kontzertuak atzeratu behar izan ditugula, taldekide batek izan duen osasun arazo baten ondorioz. Zorionez, taldekidea ondo dago, baina ez da maiatzeko kontzertuetara iristeko moduan egongo. Egoera honen aurrean, bi kontzertuak atzeratzera behartuta aurkitzen gara.
Benetan sentitzen dugu sortutako enredo eta eragozpen guztiak, eta barkamena eskatzen dizuegu bihotzez.
Sarreren diruaren itzulketaren inguruan. Batetik, aurreko datarako erositako sarrerak abenduaren 10eko data berrirako balioko dute. Bestetik, erositako sarreren diruaren itzulketa egin nahi duenak email honi erantzunda egin dezake 15 eguneko epean. Itzulketa egiteko azken eguna apirilak 27a. [email protected]
Eskerrik asko





