Akerbeltz – Ikuskizun berriaren aurkezpena

Akerbeltz - Ikuskizun berriaren aurkezpena

Eguna/Ordua
2024/02/16
Ostirala
22:00

Ateak 21:30etan zabalduko dira.

Doako sarrera.

 

*18 urtetik beherakoak gurasoek edo tutore legalak lagunduta sartu ahal dira.

AKERBELTZ

Urte ahaztezin bat bizi ondoren Akerbeltz bueltan da!. Denboraldi berriari ekiteko gogoz pasaden urtean egin bezala Bilboko Kafe Antzokia hautatu dute 2024ko show berria aurkezteko eta birari hasiera emateko.

Akerbeltz moldeak haustera etorri da eta ez du inor kanpoan utzi nahi!. Errepertorio anitza, medleyak, betiko kantak, abesti berriak, dantzak… Erromeria kontzeptua birmoldatu dute, sustraietatik berrienera, oholtza gainean zein behean jai parte-hartzaile berria sortzeko asmoz. 16 urteko esperientziarekin Euskal Herriko herri eta hiri gehienetako jaietan jo dute, eta horrela erromeriarik ezagun eta ezinbestekoenetako bat bilakatu dira. Prestatu dutena ikusteko prest?. Ongi etorri Akerbeltzen aurkezpen kontzertura!

 

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search