Willis Drummond – Not Scientists

Willis Drummond - Not Scientists


Eguna/Ordua
2018/01/06
Larunbata
22:00

Ateak eta txarteldegia 21:30ean zabalduko dira.

Aurresalmenta: 10 € + banaketa gastuak (Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.eus, Ticketea)
Txarteldegian: 12 €

WILLIS DRUMMOND
Kontzertu berezia.

Pozik eta harro gaude iragartzea taldeari buruzko argazki liburu bat argitaratuko dela urtea amaitu baino lehen, eta 10 urtez egindako argazkietaz gain, 2 kanta berri eramaten duen binilo bat (7’) aurkitu ahalko duzuela ere barnean.
Hori dena, noski , nahi dugu ZUZENEAN ospatu zuekin, eta horren kari beraz, kontzertu berezi batzu emanen ditugu abenduan eta urtarrilan. 6 kontzertu izanen dira, eta arrazoi ezberdin batzurengatik bereziak izanen dira:
Errepertorio berezi bat landuko dugu, kontzertu luzea eskaintzeko, gure diskorafiaren itzulia eginez noski, berriz sartuz aspalditik jo gabe diren kanta batzu, baita taldearen istorian bereziak izan diren bertsione batzu. Besteak beste, aukera izanen da berriz emateko Neil Young eta Crazy Horse-en kanta pare bat (ala gehio…), Izar & Star zikloarentzat egin genuen bezala.
Laster arte, biziki laster arte… eta milesker denagatik !

willis drummond

NOT SCIENTISTS

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

pet-fennec-lester-y-eliza-kafe-antzokiaiseo-dodosound-with-the-mousehunters-kafe-antzokia