Willie Nile

Willie Nile


Eguna/Ordua
2016/09/08
Osteguna
21:30

Ateak eta txarteldegia 21:00etan zabalduko dira.

Aurresalmenta: 15 € (Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.eus, Ticketea)
Txarteldegia: 18 €

WILLIE NILE
“Word War Willie” disko berriaren aurkezpena.

Willie Nile bueltan daukagu bere lan diskografiko berriarekin World War Willie, izenburua bezain sendoa. Bere aurreko diskoak American Ride izenekoak kritikaren laudorio handiak jaso zituen, 2013ko AEBetako album onenetakotzat hartu baitzuten, eta modu berean azken lan hau ekoizle berberak grabatu zuen, Stewart Lerman-ek , musikari handien laguntza tartean dagoelarik, adibidez Stewart Smith gitarra jolea (Eagles, Rosanne Cash). Bere estudioko hamargarren albuma dugu hau, sentsazio ezberdinak nahasten dituen diskoa, idealismoa, barne-begirada eta bere miresleen artean Williek pizten duen umore on hori. Albuma bere aurreko diskoetako konposaketa onenen mailan dauden hamabi kantek osatzen dute; artista adoretsu bat eta rock and rollaren benetako sinesle bat.
Willie Nile bere New Yorkeko banda guztiarekin egongo da Bilbon:

Willie Nile, ahotsa, gitarra, pianoa
Johnny Pisano, baxua eta koroak
Alex Alexander, bateria
Mat Hogan, gitarra eta koroak

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

marcos-sendarrubias-mud-candies-kafe-antzokiamadera-nazca-kafe-antzokia