We Are Scientists – Paws

We Are Scientists - Paws


We Are Scientists – Paws

Kontzertua: 22:00 (Ateak eta txarteldegia zabaltzen den ordua: 21:30)
Aurresalmenta: 17,00 € + banaketa gastuak (Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.com). Txarteldegian: 20,00 €

We Are Scientists

New York hiriko We Are Scientists indie rock taldea Euskal Herrian izango dugu lehen aldiz bere EP berriena, ‘Bussiness casual’, diskoa aurkezten. Keith Murray eta Chris Cain bikoteak osatzen dute WAS eta 2000. urtean elkartu zirenetik arrakasta handia lortu dute mundu osoan zehar. 2005ean argitaratutako ‘With Love & Squalor’-ekin ezagutu genituen gehienok eta Britania Handiko MTV telebista katerako ‘Steve Wants His Money’ telesaila egin ostean, indie-pop inteligentea bezala deskribatu zituen kritika berezituak.
Euren zuzenekoak benetan dibertigarriak izan ohi dira, eszenatoki gainean umore zorrotza erakustea gustuko baitute. Reading & Leeds edo Glastonbury bezalako jaialdietan jo dute eta Britania Handiko nahiz AEBetako salduenen zerrendetan goiko postuak eskuratu dituzte.

Paws

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

jainko txiki eta jostalari hura