The Other Side ‘A Pink Floyd Live Experience’

The Other Side 'A Pink Floyd Live Experience'



The Other Side ‘A Pink Floyd Live Experience’
Kontzertua: 22:00 (Ateak eta txarteldegia 21:30etan zabalduko dira)
Aurresalmenta: 20 € + banaketa gastuak (Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.com, Ticketmaster)
Txarteldegia: 25 €

Pink Floyd-i omenaldia egiten dion The Other Side taldea ‘On the run tour 2014’ birarekin datoz gurera. ‘The Other Side a Pink Floyd live experience’ deritzo euren bi ordu t’erdiko showa. Pink Floyd-en ‘Dark side of the moon’ diskoarekin hasten dira, ondoren, ‘The Wall’, ‘Animals’, ‘Wish you were here’ edo ‘Meddle’ bezalako kantekin jarraitzeko. Perfekzioa dute helburu The Other Side-koek, beraz, Pink Floyd-en ahots nahiz gitarrak oso zainduak ageri dira haien kontzertuetan.

Ikusi bideoa:

Adina: 18 urte baino gazteagoak ezingo dira kontzertu honetara sartu.
Ordutegia: Kafe Antzokiko barran sarrerak aurresalmenta prezioan erosteko: astelehenetik-ostegunera goizeko 10:00etatik arratsaldeko 19:30ak arte. Ostirala 10:30etatik arratsaldeko 19:30ak arte. Larunbatetan, goizeko 12:00etatik arratsaldeko 19:30ak arte. Igandeetan itxita.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

urbeltzen dantza ganbara