The New Christs – The Lookers

The New Christs - The Lookers


Eguna/Ordua
2014/06/25
asteazkena
21:30

Ateak eta txarteldegia 21:00etan zabalduko dira

Aurresalmenta: 15 € (Kafe Antzokia)
Txarteldegia: 18€

The New Christs 

Australiako The New Christs, Rob Younger-en taldea, euren disko berria, ‘Incantations’ izenekoa aurkeztera datoz. Younger Radio Birdman talde esanguratsuaren abeslaria izan zen eta 1980tik auurera The New Christ bandaren burua izan da. Benetako rock and roll-a gustuko baduzu, kontzertu honetaz gozatuko duzu, euren zuzenekoa energia bizi-biziaz betea baitago!

The Lookers 

Ziburuko (Lapurdi) hirukote gazteak garage-punk-rock eszenan toki berezia egitea lortu du. Besteak beste Redd Kross, The Fleshtones, Eddie & The Hot Rods, Capsula, Chrome Cranks, Richmond Sluts, Mikal Cronin (Ty Segall), Lisa & The Lips, King Salami eta nazioarteko beste hainbat talde handiren ondoan jo dute dagoeneko. Nicolas Caumont (baxua eta ahots nagusia), Mikel Toyos (gitarra eta bigarren ahotsa) eta Charlie Hollocou (bateria) dira zuzenean The Lookers-en soinu bizia lortzen duten musikariak. Johnny Thunders-en ‘One Track Mind’ eta The Creation-en ‘Making Time’-en bertsio itzelez gain, euren abesti propioekin osatutako errepertorio fresko eta gaurkotua eskaintzen dute: ‘Fucking Panda’ izeneko EPa dugu horren adibide argia.

Testua: Musika zuzenean webgunetik molddatua

The-Lookers-web-txiki

 

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

Pur.pendicularbertie page clinic