The Kills – Georgia

The Kills - Georgia


Eguna/Ordua
2016/11/05
Larunbata
22:00

Ateak eta txarteldegia 21:30ean zabalduko dira.

Sarrera: 25 € + banaketa gastuak (www.kafeantzokia.eus, Ticketmaster.es, Livenation.es)

THE KILLS
The Kills, Alison ‘VV’ Mosshart eta Jamie ‘Hotel’ Hince, dira britaniar/estatubatuar post-punk/indie rock bikote karismatikoena gaur egungo rock eszenan. Beraien disko berria Ash & Ice argitaratu berri dute eta Madrileko MadCool jaialdiko agerraldia ikusgarria izan da. Rock garbia eta garage asko gurera ekarriko dutena datorren azaroan. Hainbat taldetatik igaro eta estudioko bost album argitaratu eta gero, The Kills-ek musika eta eszenografia maisutasuna erakusten du, kontzertu bakoitza esperientzia paregabea bilakatuz. Moda eta joeren ikono, Jamie eta Alison publikoaren eta medioen aldeko iritzia irabazi dute, musikako duo hoberenetakotzat dituztelarik. Bilbok gau aparta biziko du The Killsen zuzeneko sutsuaz gozatzeko.

GEORGIA
Georgia (Domino Records/EB) izango da kontzertuak irekiko dituena. Multi instrumentista eta Erresuma Batuko indie arrakasta berriena.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

los-chikos-del-maiz-zentsura-at-kafe-antzokiakevin-morby-kafe-antzokia