The Excitements

The Excitements


Eguna/Ordua
2016/12/09
Ostirala
22:00

Ateak eta txarteldegia 21:30ean zabalduko dira.

Aurresalmenta: 12 € (Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.eus, www.ticketea.com)
Txarteldegia: 15 €

THE EXCITEMENTS
Breaking The Rule disko berriaren aurkezpena

Beraien Sometimes Too Much Ain’t Enough bigarren lanaren ekoizpenaren ondotik, bi urte baino gehiago errepidean eta 200 kontzertu eman eta gero, beraien hirugarren lanak baieztatzen du Adrià Gual eta Daniel Segura-k sortutako bandak nahi duena egin dezakeela gurekin: izan laztana edo zartakoa sabelean. Erritmo sekzioak zapalgailu moduan ezartzen duen egitura sendoaren azpian, gitarrek orro egiten dute, metalek ulu eta Kokoren ahotsa eta bere mugimendu hipnotikoak dira nagusi. Horrenbeste itxarondako Excitements-en goraldi berri honek, asetzen gaitu tentsio handiko rhythm and soularekin, R&B tonekin, balada eta tarteko tempoekin eta ondo ulertutako mestizaje tanta batzuekin, behin New Orleanseko kale zaratatsuak izan zirenari edo Costa Ricako gau amaiezinei omenez. Eta beldurrik ez, koktel harrigarri honetan ez dago soinu kaosik: armonia arraro batek zeharkatzen du diskoaren ildo bakoitza eta guztiak. Berriz ere eta ez alferrik, Mike Mariconda maisuaren esku egon da ekoizpena.

the-excitements-kafe-antzokia-azala

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

mcenroe-adam-giles-levy-izar-star-kafe-antzokiaparaleloan