The Delta Saints – Abstract Artimus

The Delta Saints - Abstract Artimus


Eguna/Ordua
2014/09/26
ostirala
22:00

Ateak eta txarteldegia 21:30ean zabalduko dira

Aurresalmenta: 15 € (Kafe Antzokia)
Txarteldegia: 18 €

The Delta Saints  taldea Nashville hirikoak dira eta 5 musikari gaztek osatzen dute. Blues, funk eta rock estiloetan jantziak dira eta euren zuzeneakoa ikusgarria da. Azken urteetan beraien ospea nabarmen hazi da eta munduko areto eta jaialdirik garrantzitsuenetan jotzen ari dira. Mississippi ibaiaren alboetan sortutako musika estiloetatik edaten dute, soul, blues eta swamp rock delako estiloak jorratuz. Blues Traveller edota Screaming Cheetah Wheelies moduko taldeen bidea jarraitu dute.

2014ean “Drink it Show” izeneko diskoa plazaratu dute eta udan “Live at Exit-In” zuzeneko lana argitaratuko da: Nashville hirian bi gautan eskainitako zuzenekoa, bertako giroa islatzen duena.

Floridako Jacksonville hiritik datorren rock musikaria da Abstract Artimus. Gaur egun New Yorken bizi da. “My Wild Dreams” disko berria aurkeztera dator, non boogie rock eta psikodelia doinuak aurkitzen ditugun. Honez gain, luxuzko musikariak izango ditu lagun: Arizona Baby taldeko Javier Vielba eta Alex Izquierdo eta baita Idealipsticks taldeko Jave Ryjlen.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

Wanda JacksonCrocodiles