The Concert For Bangladesh – George Harrison Tribute (SARRERAK AGORTUTA)

The Concert For Bangladesh - George Harrison Tribute (SARRERAK AGORTUTA)


Eguna/Ordua
2016/01/08
ostirala
22:00

Ateak eta txarteldegia 21:30ean zabalduko dira.

SARRERAK AGORTUTA
*Kontzertuko sarrera erosi dutenak Stereorocks Klubera doan sartu ahal izango dira aforoa bete arte.

“THE CONCERT FOR BANGLADESH”

Bangladesh_Harrison

1971n George Harrisonek historiako lehen ongintzazko kontzertua, Ravi Shankar bere lagunak eskatuta, gatazka belikoa eta hondamendi naturala jasan zituzten Bangladesheko milioika errefuxiatuei laguntza emateko asmoz. Harrisonekin batera, Bob Dylan, Eric Clapton, Leon Russell eta Ringo Starr ere aritu ziren, eta kontzertu gogoangarria izan zen. 2016ko urtarrilean, Jokin Salaverria musikariak zuzenduta, Harrisoni eta kontzertu hari gorazarre apal baina oso fidela egingo diote maila handiko hainbat artistak: Gonzalo Portugalek, Daniel Merinok, Natxo Beltránek, Lázaro Anasagastik (Lasz Di Lasz), Alex Blascok, Diego Lasheras Ortizek, Sara Iñiguezek (Oscar Gato), Saúl Santolariak, besteak beste, osatuko dute banda, eta hainbat gonbidatu izango dira. Bizkaiko Elikagaien Bankuaren aldeko kontzertua izango da.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

reincidentesBilbaoPsychFest