Kutxa Beltza: The Brains (goiko aretoan)

Kutxa Beltza: The Brains (goiko aretoan)


Eguna/Ordua
2015/03/31
asteartea
20:00

Ateak eta txarteldegia 19:30ean zabalduko dira.
Goiko aretoan

Aurresalmenta: 12 € (Kafe Antzokia, Ticketea.com)
Txarteldegia: 15 €

The Brains taldea lehen aldiz izango dugu gure artean. Kanadako psychobilly horror-punk talderik hoberena da eta gau honetan hurbiletik ikusteko aukera izango dugu Kutxa Beltza espazioan, Kafe Antzokiko goiko aretoan. The Brains taldea hainbat talderekin aritu da biran, besteak beste Mad Sin, The Offspring, The Reverend Horton Heat, The Real McKenzies edota The Creepshow. “The Monster Within” deitzen da beraien lanik berriena eta bertan 50eko hamarkadako rockabilly doinuak surf, punk, rock’n’roll eta psychobilly musikarekin uztartuak entzun ditzakegu. Ez galdu beraien zuzenekoa!

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

Easyer NaizMFC-Chicken